2019/12/19

"Apezetxea Anaiak"ek konponduko du Beheko Landako bidea

Urtarrilaren 20tik aurrera hasiko dira pabimentazio lanetan

Bide horretan ibili den edonor ohartu izanen da ze egoera txarrean dagoen lurra. Konponketak aspaldi egitekoak baziren ere, hainbat alditan desertu gelditu da lizitazioa (ez da inor aukeztu), eta ondorioz gaur egun zuloz beteta dago gasolinera aurreko bide zatia. 

Azkenik, Apezetxea Anaiak enpresak egingo ditu pabimentazio lanak. Esleipen prezioa 111.622,13 +BEZ eurokoa da eta 2020ko urtarrilaren 20tik aurrera hastekoak dira. Martxo ingururako bukatuak behar lukete lanek.