“ZAINTZA PANDEMIA GARAIAN” ARGAZKI LEHIAKETA

WhatsApp Image 2020-11-13 at 20.49.20.jpeg

Konfinamenduak eta orokorrean pandemiak bizitzaren sostengurako oinarrizkoa eta beharrezkoa den hura argitara atera du. Zaintzaileen papera inoiz baino nabarmenagoa izan da eta kontziliazioa, tratu onak, erantzunkidetasuna, komunikazioa eta elkarbizitzaren garrantzia agerian geratu da.

Horregatik Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Goizueta eta Aranoko Prebentzio eta Berdintasun batzordeak argazki lehiaketa antolatu du, zaintzak eta tratu onak balorean jartzeko, pandemia garaian izan duten garrantziaren inguruko hausnarketa bultzatuz. 

 

Lehiaketan nahi duen lagun orok har dezake parte, 15 urte baino gehiago izanez gero, eta lehiakide bakoitzak gehienez bi argazki argitaragabeak aurkeztu ditzake.

 

Argazkiak urriaren 22tik azaroaren 22ra bitarte aurkeztu beharko dira lagatratuonak@gmail.com helbidera bidalita. 

Bi sari eder banatuko dira parte hartzaileen artean: 

  • Lehen saria: Elgorriagako bainuetxean ibilbide termala + bazkaria + masajea (2 lagunentzat). Epaimahaiak erabakitzen duen argazki irabazlearen egilearentzako izango da.
  • Bigarren saria: Elgorriagako bainuetxean ibilbide termala (2 lagunentzat). Parte hartzaileen artean zozketa bidez hautatuko da.

Lehiaketaren oinarriak beheko dokumetuan irakur daitezke: