KOKAPENA

Goizueta Nafarroako iparraldean kokaturik dago, Hernanitik (Gipuzkoa) 25 km-ra eta Leitzatik 20 km-ra. Mendialdea eskualdean dago, NA 4150 errepidean, 155 metroko altueran eta 91.4 km-ko hedadurarekin. 2014. urtean 747 biztanle zituen.

Udalerri mugakideak, iparraldean Errenteria (Gipuzkoa) eta Oiartzun (Gipuzkoa); hegoaldean Leitza, Ezkurra, Eratsun, Beintza-Labaien eta Zubieta; mendebaldean Arano, Elduain (Gipuzkoa) eta Berastegi (Gipuzkoa); eta ekialdean Lesaka eta Arantza dira.

Sei auzok inguratzen dute herria: Aitasemegi, Alkainzuriain, Alkasoaldea, Espidealdea, Tartazu eta Artikutza.

Dokumentuak