Berdintasunean elkarrekin bizitzeko akordioa

Goizuetako Udalak erantzukidetasunaren aldeko, elkarrenganako zainketaren aldeko eta pertsonen arteko berdintasunezko harremanen aldeko apustua egiten du. Hori dela eta, kontziliaziorako herri-itunak bultzatuta, Udalak bikoteei "Berdintasunean elkarrekin bizitzeko hitzarmena" sinatzeko eta praktikan jartzeko gonbitea egiten die, begirunean, elkarrekikotasunean eta berdintasunean oinarrituta dagoen unitate familiarra eraikitzeko konpromisoa lortuz eta hitzartuz. Hitzarmena sinatzea borondatezkoa da eta ondorengo argibideak jarraituz egiten da:

Ezkontza zibilak:

- Udaletxean ezkontza zibila egin nahi duten bikoteei berdintasunerako hitzarmenaren bi kopia emanen zaizkie.

- Hitzarmena sinatzea erabakitzen duten bikoteek Udalari bere borondatea adieraziko diote, zeremonia zibilean edo aldez aurretik Udaletxean kopia bat aurkeztuz jaso ahal izateko.

- Bikoteek zeremonia zibilean irakurri nahi badute, aldez aurretik Udalari jakinarazi beharko diote zeremoniaren gidoian eransteko.

Elkartze zibilak (izatezko bikoteak):

- Udaleko Elkartze Zibilen (izatezko bikoteen) Erregistroan izena eman nahi duten bikoteei, Udaletxean bertan berdintasunerako hitzarmenaren bi kopia emanen zaizkie.

- Hitzarmena sinatzea erabakitzen duten bikoteei Udalari sinatzeko borondatea adieraziko diote, Udaleko izatezko bikoteen erregistroan izena ematen duten unean kopia bat erantsiz.